irailean

Gatz Harana bihurtuko da gatzaren munduko hiriburua

Fundazioak eta Errumaniako Unibertsitateak Gatzaren Antropologiaren Nazioarteko III. Biltzarra antolatu dute irailaren 12rako eta 15erako, eta 61 mintzalari iritsiko dira 14 herrialdetatik

Gatz Harana, irailean, gatzaren gune nagusia izango da, eta bertan egingo da Gatzaren Antropologiaren Nazioarteko II. Biltzarra, gaiaren inguruko munduko gertakaririk handiena, 61 mintzalari bilduko dituena, planeta osoko 14 herrialdetatik etorriak, irailaren 12a eta 15a bitartean.

deia.eus - Jueves, 30 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:28h.

GASTEIZ. Errumaniaren eta Mexikoren ondotik, Gatz Haranak hartuko du biltzarraren hirugarren aldia, zeina gatzaren ikerketari buruzko mundu mailako erreferentzia bihurtu baita. Hitzordu hori, Andoni Erkiaga Fundazioaren Gerentearen hitzetan, “aukera ezin hobea da Gatz Harana markaren nazioartekotzea indartzeko eta Añanan gatza ekoizten emandako zazpi milurtekoko historia ezagutzera emateko".

Biltzarrean zehar, Europaren ordezkari izango dira Errumaniako “Alexandru Ioan Cuza” Unibertsitateko ikertzaileak;Oportoko Unibertsitatekoak;Coimbrako Unibertsitatekoak eta C.M. Viana do Castelo de Portugalekoak;Italiako Milan eta Sienako Unibertsitatetakoak;Alemaniako Regensburg-eko Unibertsitatekoak eta Gottesgabeko Gatzagaren Lagunak elkartekoak;Frantzian, nabarmentzekoa da Inrap GSO, UPPA erakundeetatik eta Sorbonako Unibertsitatetik etorriko direla ordezkariak;Kroaziako Zadar Unibertsitatekoak;Ukrainatik, Vinnytsya eta Berdyansk-eko Unibertsitateko ordezkariak.

Espainiako ordezkariei dagokienez, Vigo, Valladolid, Comillas, Madril, Sevilla, Cádiz eta Granadako Unibertsitateetako adituak izango dira, bai eta EHUko eta Kataluniako Unibertsitateko ordezkari ugari ere. Halaber, nabarmentzekoak izango dira Andaluziako Juntako mintzalariak, IPAISAl, QARK, Landa Ochandiano, Sigüenzako Udal Agiritegia eta CSIC entitateetakoak;Afrikak, bestalde, Yaounde eta Bueako Unibertsitateak izango ditu ordezkari;Asiak, Georgiako Tbilisiko Unibertsitatea, Japoniako Tabakoaren eta Gatzaren Museoa eta Israelgo Bloch Salt ARchive M.R. delakoa.

Azkenik, Ameriketatik, Mexikoko Berrikuntzako eta Floridako Lurraldeko Ikerketa Integralen Zentroko ordezkariak, Michoacán ikastetxekoak eta Antropologia eta Historia Institutu Nazionalekoak, eta, Estatu Batuetatik, Texas, Tenessee, Louisiana, Illinois, eta Alabamako Unibertsitateetako ordezkariak eta Bozoar Laboratories, Wiregrass Archeological Consulting entitateetakoak eta Estatu Batuetako Gobernuko Nekazaritza Saileko ordezkariak izango dira mintzalari.

Mintzaldiak hiru egoitzatan izango dira. Biltzarraren inaugurazio ofiziala irailaren 12an izango da, 10:00etan, Gasteizko Artium museoaren auditorioan;han, goizean eta arratsaldean izango dira mintzaldiak, hilaren 14ra arte. Mintzaldietako beste batzuk aldi berean izango dira Arkeologia Museoan, egun beretan. Beraz, Green Capitalaren txokoak eta Santa Maria Katedrala ezagutzeko aukera izan ondoren, biltzarra hilaren 15ean amaituko da;orduan, biltzarkideek aukera izango dute Añanako Gatz Harana ikustera joateko, eta, horrez gain, gatzaren uztaren amaierako jaian parte hartu ahal izango dute.

Secciones