Euskaraz zein gaztelaniaz

'Zurrumurruen aurka, sartu aterpean' lehiaketa sormenaz baliatu da migratzaileen estereotipoei aurre egiteko

Lanak aurkezteko epea bihartik, irailak 1, hilaren 30era arte egongo da irekita Udalaren web-orrian

Sorkuntzazko idazketa bereizkeriaren aurka borrokatzeko tresna bihurtu da Bilboko Udalak antolatutako “ZURRUMURRUEN aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren II. lehiaketan. Iaz bezala, aurten ere, Bilboko Udalak bilbotarren irudimenera jo du eta hitzaren aldeko apustua egin du pertsona migratzaileei buruzko estereotipo negatiboei eta aurreiritzi negatiboei aurre egiteko.

Viernes, 31 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:28h.

Bilbo. Lehiaketa Zurrumurruen aurkako proiektuaren barruan dago. Bilboko Udala 2013tik ari da europar estrategia hori garatzen bizilagun atzerritarrei buruzko aurreiritziei aurka egiteko. Estrategia hori Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan dago. Plan honek, bereizketaz sentsibilizatzea eta haren aurka borrokatzea du xede.

SORMENA ARRAZAKERIAREN ETA XENOFOBIAREN AURKA BORROKATZEKO

“ZURRUMURRUEN aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren II. lehiaketak beste publiko mota batzuk erakartzea eta aniztasunaren inguruan bestelako begiradak sortzea du xede, pertsona migratzaileei buruzko irudikapen berriak sortuz, topikoak apurtzeko eta aniztasuneko bizikidetzaren alde egiteko.

Lanak aurkezteko epea bihar ireki, irailak 1, eta hilaren 30a arte luzatuko da Udalaren web-orrian. Hor oinarriak jaitsi daitezke eta informazioa kontsultatu.

“Sartu aterpean” lehiaketak hizkuntza modalitate bi ditu: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Kontakizunek gehienez lau orriko luzaera izango dute;eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatziak izango dira. Kontakizunak originalak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketa batean saritu gabeak izango dira.

Hizkuntza-modalitate bakoitzeko lehenengo saria 350 eurokoa da;eta bigarrena 150 eurokoa. Lan finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren lehenengo edizioan bezala. Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetza Sailak izendatuko ditu epaimahai parekidea osatuko duten kideak;eta epaimahaiak urtea amaitu baino lehen irabazleak aukeratuko ditu.

Bizikidetza, kulturartekotasuna, dibertsitatea, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, nortasuna, errespetua eta elkarrizketaren gaiak landuko dira kontakizunetan, besteak beste, eta Zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak aipatu beharko dira.