ikus-entzutekoak

Martxan da 2deo, euskarazko edukiak sortzeko laborategia

Tabakaleran izango du egoitzaikus-entzunezko laborategi berriak eta hasierako fasea Iban Arantzabalek koordinatuko du. JarriON eta Goazen proiektuak dira egitasmoaren lehen fruituak

Julene Larrañaga - Domingo, 2 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 18:41h.

EHUk Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat berriki eginiko ikerketa baten arabera, gaur egungo gazteek gaztelaniazko ikus-entzunezko produktuak kontsumitzen dituzte batez ere. Arrazoien artean honako hauek aipatzen dituzte: alternatibarik eza eta euskarazko edukirik ez dagoela. Datuen arabera, kontsumitzen dituzten hamar edukitatik zazpi dira gaztelaniaz, bi euskaraz, eta bat ingelesez. Hala ere, ikerketaren arabera, gazteak ikus-entzunezko produktuak euskaraz kontsumitzearen alde daude. Izan ere, gazteek aitortzen dute euskaraz kontsumituko luketela eskaintza handiagoa egongo balitz. Datu horiek eskuan, martxan jarri da Gipuzkoako Foru Aldundia. “Geroz eta ikus-entzunezko eduki gehiago kontsumitzen dira gaur egun;hori kontuan harturik, ezinbestekoa da euskararen presentzia areagotzea, bai hizkuntzaren erabilera handitzeko, bai euskal kulturaren eta gure identitatearen transmisioa eteteko mehatxuari aurre egiteko. Euskararen etorkizuna bermatu nahi badugu, gure hizkuntzak lekua egin behar du esparru horretan”, azaldu du berriki Markel Olano ahaldun nagusiak. Hain zuzen, hutsune horri erantzuna ematera dator 2deo, euskarazko ikus-entzunezkoak sortzera bideratuko den laborategia. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu du proiektua, Etorkizuna eraikiz programaren barruan, eta Donostiako Tabakaleraren esku utzi du orain, proiektua martxan jartzeko 980.000 euroko diru-laguntza eman ostean. 2deo euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategia izango da batez ere, eta euskarazko ikus-entzunezkoen ekosistema dinamizatzea izango du helburu. Laborategiak Tabakaleran izango du egoi-tza eta espazioa egokitzeko obrak hasiko dituzte orain. Datozen hilabeteotan jarriko da martxan proiektua, eta hasierako fasea Iban Arantzabalek koordinatuko du.Laborategia Aldundiak Tabakalerari emandako 980.000 euroko diru-laguntzatik 400.000 laborategiko azpiegitura martxan jartzeko erabiliko dira. Laborategia kultur zentroaren lehen solairuan egongo da, gaur egun Erakusketa Aretoa dagoen lekuan. Hala, areto hori lekuz aldatuko da eta eraikinaren lehen solairuan dagoen beste gune batean kokatuko da. 2deo-k 500 metro inguruko instalazioak izango ditu, unean uneko beharretara egokitzeko modukoak izango direnak. Espazio irekiak izango ditu, bi edizio gela, coworking gune bat eta aurkezpenetarako areto bat, besteak beste. Guzti hori zehaztu eta espazioa egokitzeko obrak abiatuko dira datozen hilabeteetan. Arduradunek azaldu dutenez, egokitzapen-lanak urte amaieran hasiko dira eta datorren martxorako laborategia erabilgarri egotea espero da.JarriON proiektua 2deo martxan jartzeko prozesuarekin batera, beste zenbait programa pilotu ere landu dira azken hilabeteetan. Programa horietako batzuk erabat garatuta daude. Horien artean aipatzekoa da JarriON, euskarazko edukiak nahieran ikusteko telebista. Hainbat kanaletan argitaratutako bideoak mugikorrean ikusteko aukera eskaintzen du, eta Chromecast gailua edukita, baita telebistan ere. Aplikazioa eskuragarri dago Android mugikorretarako eta jarrion.eus webgunean. Aplikazio honek euskarazko ikus-entzunezko askotariko edukiak biltzen ditu, hedabideetakoak edota eragile eta banakakoenak, eta gero horiek telebistan proiektatzen ditu. Edukiekin parte hartzen dute Euskal Telebistak, Hamaika Telebistak eta Goiena Telebistak, beste askoren artean. Go!azen Gauzatutako beste proiektuetako bat Go!azen Transmedia da. Horren helburua Go!azen ETBko telesail arrakastatsua transmedia produktu bilakatzea da. Hau da, istorioa euskarri desberdinen bidez elikatu eta euskarri bakoitzean garatzen diren pasarteak osagarri bihurtzea. Horretarako, Go!azen telesailaren aurtengo denboraldian sare sozialak erabili eta mugikorrerako aplikazio bat plazaratu da, arrakasta handia izan duena. Zehazki, aplikazioak 25.000 erabiltzaile aktibo izatea lortu du.