kanpoko merkatuetan

Arrantza, nekazaritza eta basogintzako produktuak bultzatzeko laguntza 500.000 eurotara igotzen da

Baratze bat.

Laguntza hauek gastronomiaren Plan Estrategikoaren eta Elikaduraren (PEGA) barruan daude

Eusko Jaurlaritzak, abuztuaren 28ko kontseilu bileran, onartu ditu nekazaritzako produktuak, elikagaiak, arrantzako produktuak eta basogintzakoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak. Laguntza horiek 500.000 eurotara igotzen dira eta “Lehiatu Sustapena Programa”-ren barruan jasota daude

DEIA.EUS - Lunes, 3 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:58h.

BILBO. Euskadiko nekazaritzako elikagaien kate osoa eta bere kalitateko produktuak babesteko eta nazioartekoan merkatuetan sustatzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila garatzen ari den politikaren barruan sartzen dira laguntza hauek. Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (PEGA) jaso da politika hori, eta planaren helburuetako bat da Euskadik nazioartean duen posizionamendua eta nabarmentasuna indartzea eta elikaduraren eta gastronomiaren alorrean erreferentziako lurralde bihurtzea eta lurralde erakargarri kalitateko turismoarentzat.

Deialdiaren zenbateko globalari dagokionez, 2017an 431.241,45 €-ren laguntzak eman ziren, baimendutako gastua 983.015 €-koa izan zen, eta deialdian aurkeztutako enpresak 74. 2018ko ekitaldian, ordea, 500.000 euroren laguntzak emango dira, arrantza, elikagaigintza eta basogintzako produktuen eraldaketan eta salmentan diharduten industrien sektoreko enpresei.

Ekitaldi honetan, laguntza horien onuradunak izan daitezke egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, enpresak (mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak, eta enpresa handiak), Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Arautzaileak eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazioko partzuergoak.

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak

Une jakinetan ekintzak dituzten ekimenetarako zein sustapen programen barruan bilduta dauden ekintzetarako erabili daitezke laguntza hauek.

Onuradun bakoitzak gehienez ere sei mila euro eskuratu ditzake ekintza indibidualetarako eta 22.000 euro plan edo programa oso baterako, baldin eta planak edo programak gutxienez sei jarduera aurreikusten baditu hiru herrialdetan.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak onuradunek ekintza hauetan egindakoetara mugatuko dira: azoketan, zuzeneko misioetan edo alderantzizko misioetan parte hartu eta horietara joateko joan-etorrien gastuak, mantenukoak eta ostatukoak;azoketan erakusle gisa parte hartzeko gastuak;aretoak eta ikus-entzunezkoak alokatzeko gastuak;salmenta guneetako sustapenen ondoriozko gastuak;sustapen programa baten barruan ekintza bereziak garatzeko enpresa nazionalak edo atzerrikoak kontratatzearen ondoriozko gastuak.

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira laguntza horien deialdian parte hartzeko eskaerak, eta epea hilabete batekoa izango da. Eskabide eredua eta Kudeaketarako eta Justifikaziorako Prozeduraren Eskuliburua http/www.euskadi.eus webgunean egongo dira eskuragarri.

Secciones