Irailaren 30era arte kontratatu ahal izango dira

Kutxabank-ek ‘Minikredit’ kanpaina berria botatzen du eskolara itzutzeko

Eskolara itzulera.

Micromailegu honekin 300etatik 3.000 euroetaraino eskatu ahal da

Kutxabankek mikromailegu berri bat jarri du merkatuan, 'Minikredit' izenekin, familiei sortzen zaizkien eskolako gastuei aurre egin ahal izateko. Bankuak uste du urtetik urtera eskari-maila handienetakoa duen kanpaina izan ohi dela, ikasturtearen atarian merkaturatzen delako eta onarpen handia du.

DEIA.EUS - Lunes, 3 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:46h.

BILBO. Aurrez onarturiko kreditua duten milaka bezeroen eskuetan, 300 eta 3.000 euro arteko mailegua era erraz eta arinean lortzeko modua ipintzen du Kutxabankek. Amortizazio epealdiak 3 eta 36 hilabete artekoak dira, eta eskaintzak hilabete osoan jarraituko du zabalik.

Bihar hasiko den ‘Minikredit’ kanpainaren ezaugarri nagusia hori da, beraz: ‘ikasturte hasieran’ agertzen diren behar zehatzetara moldatzen dela.

Urtaro jakin bateko finantza-produktu hau online bankan edo kutxazain automatikoetan kontratatu daiteke, bai eta bulego sarean eta Kutxabanken telefono bidezko bankan ere (901 335 556).

Hain zuzen ere, geroz eta familia gehiagok erabakitzen dute era honetako produktuen abantailak urruneko bankaren bitartez kontratatzea, batik bat telefono mugikorraren bitartez. Aurten gauzatuko diren eragiketa guztien %40 kanal digitalen bitartez kontratatuko direla aurre-ikusten du Bankuak.

2017ko irailean, Kutxabanken sinatu ziren kontsumorako mailegu guztien %40a honetakoak izan ziren, 3.000 euroz azpiko ‘Minikreditak’.

Secciones