Carlos Santamaria zentroan

Utriusque Vasconiae argitaletxeari buruzko erakusketa ireki da Donostiako Andrestegi aretoan

Bere ibilbidea ezagutzera ematea eta agur duina eskaintzea dira helburuak

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaria zentroko Andrestegi aretoak "Utriusque Vasconiae (2000-2018...)" erakusketa hartzen du. Bi helburu dauka Erakusketa honek: alde batean, Utriusque Vasconiae argitaletxearen ibilbidea ezagutzera ematea;bestetik, agur duina eskaintzea, bere ekarpena eskertuz.

Deia.eus - Lunes, 3 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:20h.

DONOSTIA. Izan ere, EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, 19 urteko ibilbidea egin eta gero, Utriusque Vasconiae argitaletxeak funts osoa eman dio EHUri, Liburutegian zein ADDI biltegian publiko osoaren eskura jartzeko.

Utriusque Vasconiae argitaletxearen xedea euskal pentsamendua jorratzea eta gizarteratzea da, batez ere giza eta gizarte zientzien sailean. Oinarritzat euskal kultura du, euskaraz hausnartua eta adierazia. Bere ibilbidean, argitaletxeak 12 bilduma eta 140 izenburu baino gehiago plazaratu ditu.

Erakusketa tamaina handiko 26 taulak osatzen dute. Argazki eta testuen bitartez, argitaletxea bera aurkezten da (jatorria, ibilbide historikoa, sortzaileak) eta, bildumen arabera antolatuta, liburu guztiak agertzen dira. Gainera, hainbat argitalpen eskuragarri daude, bisitariek kontsulta edo eraman ditzaten.

Erakusketa ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekita, astelehen honetatik urriaren 4ra bitartean, 08.00etatik 20.00ak arte astelehenetik ostiralera, eta 09.00etatik 14.00ak arte larunbatetan. Sarrera librea da.