Uztailaren 18ko gertaerak

Arratoko urestatzaile-elkartearen aurka eginbideak irekiko dira URAren partez

URAko langile bat. (J. Jobajuria)

Bere instalazioen agentziaren ikuskapena ez zutelako baimendu

Uztailaren 18an URAk ikuskapena egiten saiatu zen, baina Arratoko urestatzaile-elkartearen sarrera ukatu zion. Horregatik, URAk eginbideak irekitzea erabaki du elkartearen aurka.

deia.eus - Martes, 4 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:37h.

BILBO. Bisitaren helburua zen, alde batetik, argitzea azpiegiturak indarrean dagoen araztutako eta berrerabilitako emakidan ezarritakora moldatzen den;eta, beste alde batetik, azpiegitura horiek berrerabiltzeari buruzko 1620/2007 errege dekretura moldatzea sustatzea — emakidetan berrerabiltzeko orduan betebeharreko oinarrizko baldintza batzuk ezartzen dira bertan —. Era berean, ikuskatzearen helburua zen azpiegituraren sarrerako zein irteerako emariaren laginak hartzea.

Arratoko urestatzaile-elkarteak Gasteizko hondakin-urak nekazaritzarako lurrak urestatzeko berrerabiltzen ditu, erregeneratutako hondakin-urak berrerabiltzeko emakidari jarraikiz;bertan ezartzen dira elkarteak urestatzeko bideratu dezakeen emaria, eskatu daitezkeen kalitate-irizpideak zehazten ez diren arren.

Hala ere, aipatutako Errege Dekretuak urak berrerabiltzeko emakidei betebehar batzuk ezartzen dizkie, horien artean uren kalitateari dagozkion batzuk.

Kalitate maila hori betetzea errezagoa da urestatzeko uren berrerabiltzea AMVISAren Hondakin Uren Araztegiak duen erregenerazio estazio antzeko batean egiten den hirugarren tratamenduaren ondoren ematen bada. Azpiegitura horrek karga-organikoaren hondarra eta kutsatzaileak kentzea ahalbidetzen du, bigarren tratamendu batean lortzen ez dena.

Azkenik, atzeman da, Urestatzaile-Elkartearen azpiegituretarik Zadorrara heltzen diren baimenik gabeko isurketak eragin direla.

Secciones