IBAIONDOKO BARRUTIAN

“Una ría con duende” flamenkoen topaketaren XIII. edizioa hasiko da larunbat honetan

“Una ría con duende” flamenkoen topaketaK.

Areatzako Aterpeetan, Bidebarrietako Liburutegian, Gizakundearen elizan eta Bilborocken antolatzen dira emanaldiak

Larunbat honetatik Ibaiondoko barrutia erritmo flamenkoz beteta egongo da berriro. “Una Ría con Duende” topaketa flamenkoak hasiko direlako, Udalak antolatutako. Ekimen hau hiriko hitzordu kultural handietako batean bihurtu da gonbidatutako artisten kalitateari eta publikori esker.

DEIA.EUS - Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:03h.

BILBO. Topaketak iraila osoan luzatuko dira 5. barrutiko–Ibaiondoko hainbat eszenatokitan eta, ohikoa denez, dantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrekin batera, artista azpimarragarrien emanaldiak izango ditugu, larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, programazioa irekiko duen María Molina bailaorearen konpainia adibidez. Bailaore horrek aurkezten duen ikuskizuna flamenkotik ibilbidea da, bere estilo desberdinen aniztasunetik eta koloreetatik planteatuta eta, aldi berean, arte horrek gordetzen dituen esentziak kontserbatuz. Oraingo honetan, Ángel Velázquez gitarra jole beteranoak lagunduta egongo da.

Programazio eszenikoak irailaren 15ean jarraituko du Bidebarrietako Liburutegian, “De buena rama” kante flamenko ikuskizunarekin, José Vital “El Caramelo” eta Laura Vital artisten eskutik. Bi kantaore belaunaldi agertokian, ikus-entzuleei euren leinuak transmititzen duen arima erakutsiz. Gitarra birtuosoak lagunduta, Laura Vitalen eta bere aitaren ahots bikainak, indartsuak eta ñabarduretan aberatsak, bidea eraikiko dute Cadizeko lurreko kanteetatik geografia flamenkoaren beste leku batzuetara. Kontzertua doakoa izango da, baina gonbidapena hartu beharko da liburutegian bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik aurrera.

Irailaren 22a Ángela Carbajoren flamenko konpainiaren txanda izango da. “Arenera” lana aurkeztuko du, jaiotzen ikusi zuen lurrean flamenkoa sentitzen eta arnasten den modua erakusten duen ikuskizuna. Bere dantzaren magia musikari bikainen partaidetzak aberastuko du une oro. Emanaldia Atxuriko Gizakundearen Elizan izango da, 20:15ean.

“Una Ría con Duende” ekimenaren 2018ko edizioak Bilborock aretoan emango dio amaiera bere arte programazioari, larunbatean, irailaren 29an (arratsaldeko 20:00etan), Raúl “el Perla” gitarra jolearekin eta Luis Peña kantaore eta bailaorearekin.

Azken urteetan Farruquitorekin dantza flamenko konpainiako kide garrantzitsuenetakoa bilakatu ondoren, Raúl 'el Perla'-k bakarkako bere lehenengo lana ekarriko du Bilbora, “Un ole a tiempo”. Konpasez betetako erabateko tokeak Sevillako artista talde bati lagunduko dio, soleraz betetako Javier Herediaren eta “el Purili”-ren ahotsekin eta Luis Peñaren dantzarekin. Ikuskizun horretarako sarrerak 10 euro balioko ditu, eta txarteldegian erosi ahal izango da ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago eta aurretiazko salmentan kulturabarrutik.eus webgunean eta Power Recordsen.

Beste alde batetik, eta ohikoa denez, irailean gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailerrak ere izango dira San Frantziskoko Udaltegian, hasierako mailan, maila ertainean eta aurreratuan, ibilbide eta esperientzia luzeko irakasleekin.

Programazioaren osagarri gisa, Ibaialdeko udal liburutegiak 6 eta 10 urte arteko umeei eta euren gurasoeibzuzendutako saio didaktiko bat jasoko du irailaren 27an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Eduardo Floridok dinamizatuko duen saioaren helburua, partaideak flamenkoaren mundu liluragarrian murgiltzea da: konpasa, gitarraren tokea eta kantearen magia, estilo alaienen, koloredunen eta jai girokoen bitartez adierazita. Horrez gain, irailaren 25ean, 19:00etan, Bilbao Musikak “El flamenco y otras músicas” izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko du, flamenkoak musikako beste estilo batzuekin dituen harremanak eta loturak erakusteko.

Secciones