Ikerbasque ikertzaile bat

Maia Garcia Vergnioryren ikerketa bat "Nature Physics"aldizkari zientifiko ospetsuko azalean publikatu da

Publikazioa isolatzaile topologikoen arloan egindako lanei buruzkoa da

Donostia International Physics Center-eko (DIPC) eta EHUko ikertzailea, Maia Garcia Vergnioryren lana publikatu du bere ikerketa taldearekin "Nature Physics" aldizkarian. Hau da, mundu mailako aldizkari zientifiko ospetsuena agertzea lortu dute.

DEIA.EUS - Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 13:09h.

DONOSTIA. DIPCek eta EHUk jakinarazi dutenez, Garcia Vergnioryk eta bere taldeak isolatzaile topologikoen arloan egindako lanak "Nature Physics" aldizkariaren arreta erakarri du. Isolatzaile topologikoak ezaugarri unibertsal bereziak dituzten materialak dira.

Zurich, Princeton eta Paris Sud unibertsitateetako, Halle-ko Fisika Mikroegituren Max Planck Institutuko eta CNRS erakunde frantseseko hainbat ikertzailek osatu dute Ikerbasque ikertzaileak parte hartu duen ikerketa taldea.

Taldearen lanak frogatu du bismutoaren egitura elektronikoa topologikoa dela. Bismutoa topologikoki tribiala zela uste zen, eta, aurrerapauso garrantzitsu horri esker, "Nature Physics" aldizkariaren azala izatea lortu dute.

Isolatzaile topologikoak elektroien garraiorako ezaugarri oso bereziak dituzten materialak dira, eta deformazioen kontra babestuta daude. Ezaugarri horiek topologiak deskribatzen ditu teorikoki. Topologia matematiken adar bat da, eta etenik gabeko deformazioek aldatzen ez dituzten objektu geometrikoen ezaugarriekin erlazionatuta dago. Material topologikoakoso garrantzitsuak izan daitezke etorkizuneko gailu elektronikoetarako, konputazio kuantikorako edo katalisian bide berriak jorratzeko.

2016an hiru ikertzailek Nobel saria eskuratu zuten material topologikoen gainean egindako lanarengatik. Haietako batek, Duncan Haldan-ek, DIPCek Miramar Jauregian antolatutako biltzar batean hartu du parte berriki.