Gaur hasi da, Amorebieta-Etxanon

Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso artisten lanek osatzen dute Bosteko-ren XXI.edizioa

Bosteko 2018 aurkezpena. (Bizkaiko Foru Aldundia)

Arrigorriaga, Leioa, Basauri eta Getxo ere jasoko dute aurtengo edizioa

Hiru artista bizkaitarren erakusketaren komisarioa Iñigo Sarriugarte Gómez da eta izena “Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak - Poéticas del silencio, esencias en resonancia” da. Bosteko-k, berriz ere, Bizkaia zeharkatuko du eta ekitaldiaren hasiera Amorebieta-Etxanon izango da, irailaren 6an;ostean Arrigorriaga, Leioa, Basauri eta Getxo bisitatuko ditu.

Deia - Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 13:37h.

Bosteko-ren hamaikagarren edizioa hasten da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duena eta era koordinatuan Bizkaiko bost herritan garatuko dena.

"Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak - Poéticas del silencio, esencias en resonancia" da edizio berri honetan proiektuak hartu duen izena. Erakusketak bilaketa barneratuaren egoera irudikatzen du, baina ez bakarrik artistarengandik, aldi berean ikuslea ere berariazko ibilbidean murgiltzera, izaki guztien sakoneneko esparruarekin kontaktu estua edukitzera gonbidatzen duelako. Horregatik hautatu diren proposamenak ezin dira bakarrik gozamen poetikotik eta estetikotik ikusi, derrigorrez behar dutelako gogo-aldartearen izaerako komunikazioa. Bosteko 2018ren barruan hiru artista bizkaitar hauen obrak biltzen dira, Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso, eta erakusketaren komisarioa Iñigo Sarriugarte Gómez da.

Luis Miguel Gómez (1955ean jaioa), Koldo Etxebarria (1960) eta Jesús Lizaso (1961) artisten obrek ez dute bakardade sozial edo indibidualizatuan sakontzen, egiten duten gauza bakarra buru-murgiltze baten bidea eskaintzea da, hain zuzen ere bakardade isilaraziaren halo batez estaltzen dena eta ikuslea bere barruko garrantzi propiora eramaten duena.

Beste edizio batzuetan gertatu ez den bezala, hau da, komisarioek artistak aukeratu zituztenean, aurtengo edizioan sortzaileak izan ziren komisarioarengana jo zutenak proiektu bati forma emateko eskatuz, eta hori izan da azkenean erakusketan gauzatu dena.

Erakusketa ibiltari hau irailaren 6an hasiko da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan;bertan ikusgai egongo da irailaren 23ra arte eta ostean Arrigorriagan (Euskaldun Berria Erakusketa Aretoa, irailaren 25etik urriaren 14ra), Leioan (Kultur Leioa, urriaren 16tik azaroaren 4ra), Basaurin (Ariz Dorretxea, azaroaren 6tik abenduaren 2ra) eta, amaitzeko, Getxon (Torrene Aretoa, abenduaren 5etik 30era) ikusi ahal izango da.

"Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak - Poéticas del silencio, esencias en resonancia"

Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso sortzaileen azken proposamenak berrikuspen konparatibo bati lotuta konbinatzen dira baina, hori gorabehera, oso argi agertzen dira koherentzia programatikoko dohainak. Gure euskal geografiaren hiririk industrialenetako baten markoan eboluzionatu duten hiru autore dira, non-eta Basaurin. Sortzaileok, espazioari dagokionez, elkarren ondokoak dira, hirurak hazi direlako bertan eta gaur egun udalerri horretan bizi direlako.

Halaber, egon dago belaunaldi mailako hurbilketa, eta horri esker aukera izan dute etenik eta arazorik gabe era azkarrean elkarren arteko komunikazio eta informazio uneak eta gure esparru kulturalaren bilakaera estetikoari buruzko eztabaidak eta berrikuspenak konpartitzeko, eta euren proiekzio profesionalen transformazioen ezagun dira.

Asko dira hiru artistak elkarren artean erlazionatzen dituzten elementuak eta horrek erraztu egin du hala erakusketa abian jartzea nola bere barruko koherentzia-egituratzailea lortzea. Baina, dena dela, egon dago berriz ere hirurak berriz multzokatzeko beste faktore bat. Isiluneak betetzen dituen esparruak sortzeko joera argia eta iraunkorra, eta joera hori nabarmena da bai Luis Miguel Gómezen eta Koldo Etxebarriaren margolanetan eta baita, Jesús Lizaso eskultorearen kasuan, oihartzuna eragiten duten kofagune, bihurgune eta hutsuneen bidez babes-esparruetan gertatzen diren tolesturen fasearen formen adierazpenean ere. Azken finean, helburu erkideetan sakontzen duten jarrera metodologiko desberdinak: tolesturaren beharrizana, ikusmen-isiltasuna bilatzea baina, aldi berean, opaku moduan definituko ez dena, eragin zuhurraren muinetan gainezka egingo guena.

Ezarri diren gaien bidez konexionatuta irudiari lotuta dauden lanak hautatu dira, bai Luis Miguel Gómezen oleoaren eraketatik, bai Koldo Etxebarriaren 3D teknologietatik abiatuta;elkarrengandik urrun dauden teknikak, baina oinarri moduan buruko introspekzioa hartuta. Irudiaren sortzaile hauekin batera osagarri moduan agertzen dira Jesús Lizasoren ekarpen plastikoak;hauetan buru-hausnarketaren botere ez-materialak menperatu egiten du materia, eta praktika barneratu berri baten barruan sartzen gaitu.

Hasierako bi egileen hizkuntza figuratiboek, Jesús Lizasoren eskulturaren baldintzatzaile abstraktuekin batera, bide desberdinez egituratutako tapiza osatzen dute, baina ariketa metafisikoa sustatzerakoan helburu komun bat duena.

Secciones