Drew Goddard zuzenduta

"Bad Times at the El Royale"filmaren estreinaldiarekin bukatuko da aurten Zinemaldia

 "Lost" eta "Alias" telesailak ekoitzi ditu, besteak beste, filmaren zuzendariak

Drew Goddard estatubatuarrak zuzenduriko "Bad Times at the El Royale" filmaren munduko estreinaldiarekin bukatuko da 66. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo. Jeff Bridges, Chris Hemsworth, Dakota Johnson eta Jon Hamm dira protagonista nagusiak, Donostia Zinemaldiak jakinarazi duenez. 

EUROPA PRESS - Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:07h.

DONOSTIA. Zinemagilearen bigarren filma da, 2012ko "The Cabin in the Woods" sarituaren ondoren. "Cloverfield" (2008), "War World Z" (2013) eta "The Martian" (2015) filmetako gidoiak idatzi eta, besteak beste, "Lost" eta "Alias" telesailak ekoitzi ditu Goddard-ek. 

Filmak zazpi ezezagun elkartuko ditu Tahoe lakuan dagoen hotel narriatu batean. Soinu banda Michael Giacchino-k konposatu du ("Jurassic World", "Coco", "Up") eta Seamus McGarvey ("Godzilla", "Nocturnal Animals", "Darkest Hour") izan da argazki zuzendaria. Filma 20th Century Fox konpainiak ekoitzi du, eta Hispano Foxfilm izango da Espainiako banatzailea. Azaroaren 16an estreinatuko da zinema aretoetan. 

Horrela, 66. Zinemaldiko itxiera galan, sariak banatzeaz gain, "Bad Times at the El Royale" aurkeztu eta proiektatuko da. Jadanik salgai daude txartelak, baita inaugurazio galarakoak ere, 70 euroan. Inaugurazio galan "El amor menos pensado" filmaren emanaldia izango da, eta bertan egongo dira Juan Vera zuzendaria eta Ricardo Darín eta Mercedes Morán aktoreak.