Bilboko Merkataritza Ganberan

Juan Mari Aburto Esloveniako enbaxadore berriarekin bildu zen pasa den ostiralean

Esloveniako enbaxadorea.

“Eslovakiakomerkataritza aukerak” aztertzeko jardunaldi batean parte hartu zuen

Eslovakiakoordezkari diplomatiko gorenak bere lehenengo bisitaldian egin zuenBilbora pasa den ostiralean. Egun horretan, goizean, “Eslovakiakomerkataritza aukerak” aztertzeko jardunaldi batean parte hartu zuenBilboko Merkataritza Ganberan.

deia.eus - Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:49h.

BILBO. Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea Udaletxean batzartu zen ostiraleko goizean Jaroslav Blaško Eslovakiako Enbaxadore berriarekin. Bileran izan zen, halaber, Martin Sperka, Eslovakiako ordezkaritza diplomatikoko Ekonomia eta Merkataritza Gaietarako Lehen Idazkaria.

Blaško Enbaxadoreak, 54 urte, Zuzenbide ikasketak egin zituen Bratislavako Comenius Unibertsitatean (Eslovakia) eta Nazioarteko Harremanetako ikasketak Moskuko Nazioarteko Harremanen Estatuko Institutuan (Errusia). Ia hiru hamarkadako karrera diplomatiko trinkoan, Blaškok erantzukizun goreneko postuak bete zituen Eslovakiak Mexikon, Txilen, Errusian eta Ertamerikan zituen enbaxadetan eta Eslovakiako Kanpo Harremanetarako Ministerioan bertan.

Ekainaren hasieran, Jaroslav Blaško Enbaxadore karguaz jabetu zen Eslovakiak Madrilen duen ordezkaritza diplomatikoan, 2015eko azaroan Aburto Alkatearekin elkarrizketatu zen Vladimir Gracz Enbaxadoreari lekukoa hartuz. Orduko hartan, Gracz Enbaxadoreak Visegradoko Taldeko (Polonia, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Eslovakia) herrialdeei buruzko jardunaldi ekonomiko batean parte hartu zuen Bilboko Merkataritza Ganberan.

Horren harira, Udaletxera egindako lehen bisita ofizialaren aurretik, Blaško Enbaxadoreak ere Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako jardunaldi batean parte hartu zuen goizean, “Eslovakiako merkataritza aukerak” aztertzeko.

Udaletxeko topaketan, Aburto Alkateak eta Blaško Enbaxadoreak gaurkotasunezko gaiak jorratu eta bi aldeen intereseko esparruetan aurrera jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.

Secciones