irailean

Expoesiaren seigarren edizioak Bizkaiko Foru Liburutegia poesiaz blai jarriko du

Imagen de archivo de la biblioteca foral (deia)

Bizkaiko Foru Aldundiak, La Única Puerta a la Izquierda elkartearen eskutik, Poesia Esperimentaleko Expoesia Biurtekoaren seigarren edizioa antolatu du, eta irailaren 17an hasiko da “olerki iturburu” batekin. Egun horretan bertan zabalduko da “Biblioteca incÖmpleta” erakusketa, eta urriaren 31ra arte bisitatu ahal izango da.

DEIA.EUS - Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:55h.

BILBO. Bizkaiko Foru Liburutegiak poesia arnastuko du irailaren 17an, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Poesia Esperimentaleko Expoesia Biurtekoaren barruan egunean zehar egingo diren ekintzen bitartez. Juanje Sanz koordinatuko ditu ekintzok, eta hainbat gunetan garatuko dira, estazioz estazioko ibilbidea eginez harik eta Liburutegiko areto nagusira heldu arte. Goizeko hamarretan, Liburutegiaren kanpoaldeko urmaelean, Javier Seco artistak "Manantial de poesía" instalazioa muntatuko du. Bertatik igarotzen diren oinezkoak harrituta utziko ditu, urmaela esaldi eta bertsoz estaliko baititu ur gainean flotatzen duten hitzen bitartez.Arratsaldez, 18:30ean, Javier Secok performance interaktibo bat garatuko du ikusleekin batera, "Poemas flotantes" izenekoa. Talde-ekintza horretan, parte-hartzaileek poesia (idazkiak, ametsak, nahiak, esaldiak, marrazkiak...) egiteko aukera izango dute, muntatuko den argitalpen esperimental baten sorreran modu aktiboan parte hartuz. Argitalpen hori Foru Liburutegiko areto nagusiko erakusketan jarriko da ikusgai.Eraikinaren barrualdeko eskaileran zehar jarraituko du ibilbide poetikoak. Bertan 19:00etan Mary Zurbanok "Musgo-ceniza-musgo" performance antzeztua egingo du;iraganeko istorioen fenomeno bat da (geroaren hondarrak). Eta jardunaldiari amaiera emateko, Mikel Inuntziaga "Inun"en emanaldia izango da 19:30etik aurrera. Egile abeslari horrek teknologiarekin esperimentatzen du eta bisitariei Liburutegiko areto nagusiraino lagunduko die bere musikarekin, ikusleak "Biblioteca incÖmpleta" erakusketaz gozatzen ari diren bitartean. Askotariko lan esperimental aukeratuak biltzen ditu erakusketak, eta metakontakizun bat eskaintzen du, artisten barruko zokorik pribatuenetako bat arakatzen duena: haien tripak.Erakusketa hori urriaren 31ra arte bisitatu ahal izango da.Euskadiko Poesia Esperimentaleko Ex!poesía Biurtekoaren funtsak 800dik gora argitalpen biltzen ditu: artisten edizioak, artista-liburuak, esku hartutakoak, objektu-aldizkariak, mihiztatuak, posta-txartelak, fanzineak, orriak, esku-paperak, katalogoak, pleguak…Tailerrak eta hitzaldiak Bizkaiko Foru LiburutegianZenbait hitzaldi eta tailer egingo dira irailean zehar."La más bella: aldizkari esperimentalak sortzeko tailerra" (irailaren 18an eta 19an):Fanzine, aldizkari, objektu-liburu eta abarren argitalpenaren mundua pil-pilean dago, eta horretan interesa duten pertsonentzako tailerra egingo da. Jarduerak ikuspuntu gogoetatsu batetik ekingo die "oinak lorontzitik aterata" editatzearen bulkadari, baldintzei eta ondorioei. Bien bitartean, ikuspegi praktikotik, LA MÁS BELLA aldizkariaren edizio berezi eta mugatu bat egingo da, non ikasleak editorekide, kolaboratzaile, sortzaile eta konplize izango diren."Pentsatu, josi eta koadernatu egiten dena" (irailaren 20an eta 21ean):Oinarrizko ezagutza batzuk eta azaleztatzeko modu oso erraz batzuk direla medio, tailer honetako parte-hartzaileek euren artista-liburuak sortzen hasi ahal izateko tresnak eskuratuko dituzte. Sortzeko aukera sorta oso zabala eskaintzen du artista-liburuak kontzeptu eta edukien aldetik, materialen eta formen aldetik, lanerako teknikei erreparatuta... Horrela, parte-hartzaile bakoitzak bere gustu artistikoen araberako obrak sortu ahal izango ditu.Tailerrez gainera hitzaldiak ere egingo dira, argitalpen esperimentalekin zerikusia duten gaiei buruzkoak. Alde batetik, arte-edizioari eta edizio independenteari buruzko mahai-ingurua izango da irailaren 25ean, Jaio de la Puerta Ruedaren (A fortiori) eta Garikoiz Fragaren (Belleza infinita) eskutik. Bigarren mahai-ingurua irailaren 26rako programatu da, eta bertan artista-liburua izango da aztergai, Luis Barrios eta Dora Salazarekin.Artisten biografiaJavier SecoArlo asko jorratu dituen egilea. Erakusketei dagokienez, ibilbide luzea egin du Estatuan eta nazioartean. Bere hastapenetatik lotura estua du Hitzarekin, Ikusteko poesiarekin eta Objektu-olerkiarekin. Ingurumenarekiko kezkak eta salaketa ironikoa etenik gabe azaltzen dira haren lanetan.Mary Zurbano GaunaHamar urte baino gehiago eman ditu sorkuntzari lotuta, horren alderdi guztiak lantzen: bideo-sorkuntza, ekintza-artea, performancea, dantza-mugimendua, argazkigintza, poesia esperimentala… Zenbait antzerki taldetako kidea izan da. Zenbait fanzine eta aldizkaritan parte hartu du: "Tejedor de palabras", "lalata"nº9...Mikel Inunziaga "INUN", ZornotzaMikel Inunziaga ‘Inun’ egile abeslaria musikari lotuta egon da bere gaztaro osoan. Bakarka zein taldean hainbat proiektutan parte hartu zuen harik eta 2014ko maiatzean, bakarlari moduan eta euskaraz, bere lehen diskoa argitaratu zuen arte: ‘Berreginez’, pop estilokoa.

Secciones