Irailaren 11n irekiko dituzte auzo ezberdinetako ateak

Oporretatik bueltan dira Donostiako Haurtxoko eta Gaztelekuak

DEIA.EUS - Domingo, 9 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 19:08h.

DONOSTIA. Donostiako Udalak irailaren 11n irekiko ditu hiriko Haurtxoko eta Gaztelekuetako ateak. 5 eta 11 urte arteko haurrek (HH5etik LH5era, Antiguako Haurtxokoa ezik LH3tik LH5era dela) eta 12 eta 17 urte arteko nerabeek (LH6tik aurrera) aukera izango dute ekintza, lantegi, aisialdi eta, batez ere, giro ezin hobean ikasturteari hasiera emateko, euren auzoan bertan.Txikienentzat, haurtxokoakHaurtxokoetan 5 eta 11 urte arteko umeek elkarbizitzeko aukera izango dute, bizipen ezberdinen bidez eta adiskidetasun, parte-hartze edo-eta talde-lan bezalako baloreak barneratuz. Hezitzaileen laguntza dute, programak gidatuko dituztenak eta taldearen ongizatea bermatuko dutenak. Haurrak dira protagonistak, lagunartean ekintza askorekin gozatuko dutenak.Lagunekin, gaztelekura12 eta 17 urteko gazteek Gaztelekuetan gozatu ahal izango dute, modu dibertigarrian, lagunartean, bizipen berriak partekatuz. Hezitzaileak eurekin egongo dira, entzuteko, laguntzeko eta haien proposamenak garatzerako orduan ondoan egoteko. Azken finean, gazteak dira protagonistak eta Gaztelekua ideiaz beteko dutenak. Kuadrillarekin egoteko, jendea ezagutzeko eta planak egiteko leku ezin hobea.Zergatik Haurtxokoak eta Gaztelekuak?

Haurren eta nerabeen eskubidea delako haien beharrak eta nahiak asetzen dituzten espazioak eta ekintzak izatea.Aisialdiaren kontzeptu aberatsa eskaintzen dugulako gustukoak dituzten ekintzen bitartez.Hezkuntza formalean zein eskolako jardueretan eskuratzen ez dituzten gaitasunak eta balioak bereganatzen dituztelako bertan.Haurrak eta nerabeak bizitzarako gaitasunak lantzen dituztelako, herritar aktibo eta autonomo izan daitezen.Elkarrekin bizitzen ikasten dutelako: beraien arteko errespetua lantzen, elkarri entzuten, taldean lan egiten...Protagonistak haiek direlako eta beraientzako espazioa delako. Egitaraua zehazteko garaian parte-hartze aktiboa dutelako. Herriko beste eragileekin harremanetan dagoelako, komunitatean. Zerbitzu profesionala delako eta euskaraz gozatu daitekeelako. Jende berria eta anitza ezagutzeko aukera ematen duelako, guztientzako irekia delako.