Arte Eszenikoen aldeko apustu bat

"Bilbon eskolatik antzerkira"programaren edizio berri bat antolatu da

"Bilbon eskolatik antzerkira"programaren beste edizio bat antolatu dute (BILBAO.EUS)

Maiatzera arte, Bilboko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta egongo diren 28 emanaldi eskainiko ditu “Bilbon Eskolatik Antzerkira” programak, Otxarkoagako Udaltegian, Campos Antzokian eta Azkuna ZentroanHorrez gain, gure hiriko ikastetxeek, Eskola Antzerki Lehiaketaren 24. edizioan parte hartzeko aukera izango dute, umeen eta gazteen artean sorkuntza eszenikoa bultzatzeko helburuarekin

Bilboko Udalak Arte Eszenikoen aldeko apustuari eusten dio, hezkuntzarako tresna gisa, eta ikasturte honetan ere aurrera jarraitzen du “Bilbon Eskolatik antzerkira” programarekin, jada ohikoa den Eskola Antzerki Lehiaketarekin batera. Ekimen biek 24. urteurrena beteko dute, hasierako helburu berberekin: Arte Eszenikoetarako ikus-entzule berriak prestatzea eta txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzea

deia.eus - Lunes, 10 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:56h.

BILBO. Ekimen horietan, konpainia profesionalek umeei zuzenduta prestatu dituzten lanen emanaldiak sartzen dira alde batetik, eta bestetik sorkuntza bultzatzen da, Bilboko ikastetxe guztientzat zabalik dauden eta muntaketak aurrera eraman ahal izateko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza profesionala duten antzerki ikastaroen eta lehiaketaren bitartez.Joan den ikasturtean, “Bilbon Eskolatik Antzerkira” ekimenaren programazioari esker, Hiriko 5.700 ikasle inguruk (36 ikastetxe) harremana izan zuten Arte Eszenikoekin, euskal artista eta konpainiekin, baina baita Estatuko gainerako lekuetakoekin ere, musikak, dantzak edo txotxongiloen antzerkiak euren lekua duten, eta hainbat lengoaia eszeniko erabiliz mota guztietako gaiak lantzen eta eszenan-jartze anitzak erakusten dituzten ikuskizunen bitartez. Horien guztien bitartez, berdintasun eta askatasun balioak sustatu gura dira umeen artean.Ikasturte berri honetarako 28 emanaldi programatu dira, zazpi konpainiaren eskutik. Konpainia horiek Campos Antzokian, Azkuna Zentroko auditorioan eta Otxarkoagako udaltegian eskainiko dituzte euren lanak. Edizio honetan programatutako konpainiak hauek dira: Teatre Nu, Marie de Jong, Producciones Maestras, Ados Teatroa, Teatro Paraíso eta Pantzart Teatro.Eskolako antzerki denboraldia azaroaren 13an inauguratuko da, Campos antzokian, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo den Madrilgo 300 Pistolas Teatro konpainiaren “El lazarillo de Tormes” antzezlanarekin –gaztelaniaz izango den bakarra–, nazioarteko AlmagrOff Lehiaketaren azken edizioaren irabazlea. Talde artistiko horrek antzerki klasikoa ikus-entzule berriengana hurbiltzeko erronka hartu du bere gain, testuaren eta egoeren komikotasunaren aldeko apustua eginez. Lau antzezlek liburu ezaguneko parte bakoitza antzeztuko dute, malkoak eta barre algarak, biak, sorraraziko dituen moldaketa berri eta freskoa eskainiz.ANIZTASUNA ULERTUZProgramatutako ikuskizunen artean, eta Bilboko Udalak aniztasun afektibo-sexual balioak, baita arte eszenikoen bitartez ere, sustatzeko hartu duen konpromisoarekin bat etorriz, azpimarragarria da Ados Teatroak eskainiko duen “Zapatilla gorridun mutikoa” antzezlana. Izan ere, orain arte umeentzako kontakizunak ikuspuntu heterosexualetik baino ez ziren kontatzen, baina errealitatea aldatzen ari da, eta umeek berdintasuna sustatzen duten eta aniztasun afektibo-sexuala ulertzen lagunduko dizkieten istorioak ere ezagutu behar dituzte.Luisen, zapatilla gorridun mutikoaren, istorioa, itxuraz mutil guztiek atsegin dituzten gauzak egitea atsegin ez duen mutilaren istorioa da. Urteak igaro ahala, ametsez betetako nerabe gozoa bilakatuko da, geroago heldua izango da, maitasuna aurkituko du, eta zahartzarora helduko da. Sarri askotan, Luis txakur berde edo munstro arrosa gisa sentituko da. Bere lekua aurkitzeko ezintasuna sentituko du. Bidea ez da beti erraza izango, baina ez du etsiko bere buruarekin leial izateko ahaleginean. Ikuskizunaren helburua, aniztasuna gure gizartea aberastuko duen elementu gisa ulertzen laguntzea da.Emanaldietara joateko aukera eskaintzeaz gain –aurretik ikastetxeek erreserba egin ondoren–, “Bilbon Eskolatik Antzerkira” ekimenaren barruan, sentsibilizazio tailerrak eta material didaktikoak ere jarriko dira irakasleen esku, taldeekin lan egin ahal izateko ikastetxeetan bertan, eta ikus-entzule berrien prestakuntzan aurrera egin ahal izateko.Era berean, Bilboko Udalak Eskola Antzerki Lehiaketaren edizio berria antolatuko du 2018/2019 ikasturte honetan. Lehiaketaren helburu nagusia, Arte Eszenikoak ikastetxeetan tresna didaktiko gisa erabiltzea eta umeen artean Arte Eszenikoak sustatzea da. Horrela, egokitutako lanak edo ikasleek eurek sortutakoak aurkeztuko dituen antzerki emanaldien lehiaketa dela esan daiteke. Ondorioz, “Bilbon Eskolatik Antzerkira” programaren osagarri egokiena da, izan ere, ikasleak ikus-entzule izatetik protagonista izatera igarotzen baitira.Irabazten duten taldeentzat dirutan banatuko diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Modalitate bakoitzeko (7 guztira) lan irabazleek diploma bat eta 300 euro jasoko dituzte, eta, horrez gain, euren sorkuntza lana ikus-entzuleen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Arriaga Antzokian ospatuko den Eskola Antzerki Jaialdiaren barruan.Arte eszenikoetan eta adierazpenaren pedagogian adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak, alderdi hauek sarituko ditu, besteak beste: lan eszeniko onena, proposamen eszeniko bereziena, alderdi teknikoei emandako soluzio onena, interpretazio onena, partaideen adinaren arabera egindako egokitzapen onena edo modalitate eszenikoak berreskuratzeko lan onena.Lehiaketan Bilboko ikastetxe guztiek hartu ahal izango dute parte, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleek, 3 eta 17 urte artekoek. Egun hauetan, programa horiei buruzko informazio guztia jasoko dute. Iaz, Bilboko 13 ikastetxek hartu zuten parte, 23 lan aurkeztuz.

Secciones