Eskuinaldean, Ezkerraldean eta Durangaldean

Bizkaiko hurrengo lau enplegu anezketako 80 plaza berrietarako aurretiko izen-ematea egiteko epea ireki da

Lau enplegu anezka berriak metodologia hori orain dela hiru urte lurraldera iritsi zenetik garatu diren 17 anezketara gehitu dira. Interesdunek informazio gehiago eskuratu dezakete www.dema.eus eta 944189055 telefono zenbakian.

deia.eus - Lunes, 10 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:48h.

BILBO. Bizkaiak, datorren asteetan, lau enplegu anezka berri irekiko ditu Bilbon, Eskuinaldean, Ezkerraldean eta Durangaldean. 80 plaza horietarako aurretiko izen-ematea egiteko prozesua ireki daPrograma horretan parte hartu nahi duten pertsonek informazio gehiago eskuratu dezakete Enplegurako eta Ekintzailetzarako DEMA Foru Agentzian (http://www.dema.eus/eu/programak-dema/enplegu-anezkak/, telefonoz, 94 418 90 55 zenbakira deituz, edo aurrez aurre, Barakaldoko Fanderia kaleko 2. zenbakian) eta Santa María La Real fundazioan (http://www.lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion).  Enplegu anezka horietara sartzeko baldintzak honako hauek dira: 18 eta 60 urte bitartean izatea eta langabezian egotea;ikasketa maila, sektore profesional edo aurretiko lan-esperientzia gorabehera.Programa horretara sartuko diren 80 pertsonek beraien gaitasun profesionalak hobetzera bideratuko dute beraien jarduera, lan-bilaketa berrian trebatuko dira eta laneratzeko aukera berriak izango dituzte. Hain zuzen ere, lurraldeko enplegu anezken aurreko 17 edizioetan orain dela hiru urtetatik lorturiko laneratzeek, % 50tik gorako laneratzea lortu dute.Doakoa den eta aurreko edizioetan % 50eko laneratzea lortu duen programa horretan parte hartu nahi duten pertsonek, Anezken webgunean eta DEMAren bulegoetan eman dezakete izena.Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik (DEMA Agentziaren bidez) Ezkerraldeko, Eskuinaldeko eta Durangaldeko hiru enplegu anezkak bultzatu eta osorik finantzatuko dira. Bestalde, Telefónica fundazioak, Santa María la Real fundazioak eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatuko dute Bilbon gauzatzen den anezka.Lau anezkek eredu eta funtzionamendu-egutegi bera jarraituko dute. Langabezian dauden 20 pertsonek osatuko dute bakoitza. Horiek, astean behin baino gehiagotan bilduko dira eta lan-entrenamendu bat burutuko dute tekniko espezializatu baten orientazioarekin. Honakoak gauzatuko dituzte: adimen emozionaleko tailerrak, komunikazio dinamikak, marka pertsonala eta enplegu bilaketa 2.0, lan elkarrizketetarako entrenamendua, enplegagarritasun mapak prestatzea eta enpresetara bisitak.Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko arduraduna den Teresa Laespada diputatuak azaldu du "Bizkaian langabeziaren eragina handiena den lau eremuetan kokatzen direla"."Legegintzaldiaren hasieran proposatu genituen helburuak betetzen ditugu. 450 pertsonek baino gehiagok hartu dute parte. Laneratzeez haratago, bizi-gaiak eta gai pertsonalak lantzen dituzte eta asebetetze-maila oso altua da. Beste modu batera ikusten dute lan mundua eta bizi-prozesu eta prozesu pertsonal aberasgarria sortzen dute, lan egiteko eta kooperatzeko. Beraien indar-guneak ezagutzen dituzte, informazio eta tituluez haratago", gaineratu du.Bestalde, Santa María la Real fundaziotik adierazi da "ez dela curriculuma eguneratzen ikasteko ikastaro soil bat, ezta parte-hartzaileei lana eskaintzen zaien laneratze-agentzia bat ere. Anezka entrenamendu intentsibo bat da lan-bilaketa berritzaile, bereizgarri, kolektibo eta solidarioan. Bertan, parte-hartzaileek eskumenak eta gaitasunak indartzen dituzte eta elkar laguntzen lan merkatuan beraien tokia aurkitzeko".Doakoa eta boluntarioa den programan horretan parte hartu nahi duten pertsonek urriaren 10era arte egin ahalko dute aurretiko izen-ematea;edo aurrez aurre jadanik aipatu diren analen bidez dagokion inprimakia eskatuz eta aurkeztuz."Anezkak erakunde ezberdinen artikulazio-adibide bat da, laneratzeko aukera errealak sustatzea helburu duena. Telefónica fundazioak printzipio hori defendatzen du eta, proiektu berritzaile eta itxaropentsu bezala, anezken aldeko apustua egiten du, bai eta lan kolektibo eta solidarioa ulertzeko ere", azaldu dute Telefónica fundaziotik.