bi estreinaldi aurkeztuko ditu Euskadin

Barakaldo Antzokiak hasiera eman dio denboraldi berriari gazteentzako berritasunekin

“Izoztutako haizea bezala” -Tanttaka Teatroa (teatrobarakaldo.com)

Ane López Antzokiko gerente berriari babesa eman dio alkate Amaia del Campok, bai eta gogorarazi ere "gure antzokiaren ospea berreskuratzea eta hura Barakaldoko bizitzaren aktore nagusi bihurtzea dela aurretik duen erronketako bat". Denboraldi berriaren inaugurazio ekitaldirako sarrera librea izango da, eta programazioa ezagutzeaz gainera, AupaQuartet hari laukote bartzelonarraz gozatuko dugu

DEIA.EUS - Lunes, 10 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:34h.

BILBO. Programazioa estreinatu du Barakaldo Antzokiak urteari amaiera emateko, eta nobedaderen bat dakar besapean, batez ere sarrerei dagokionez. Sarrerak merkexeagoak izango dira, eta zenbait ikuskizunetan deskontuak egingo dira, gazteentzat. Horrez gainera, antzokiaren programa osoa biltzen duen aldizkariaren formatu berria eta zuzendari-gerente Ana Lópezen etorrera. Ane López Antzokiko gerente berriari babesa eman dio alkate Amaia del Campok, bai eta gogorarazi ere "gure antzokiaren ospea berreskuratzea, eta hura Barakaldoko bizitzaren aktore nagusi bihurtzea dela aurretik duen erronketako bat".Barakaldo Antzokiak bi estreinaldi aurkeztuko ditu Euskadin, bai eta berriki estreinatu diren beste bi ikuskizun ere. Gaur hastera doan denboraldiaren nobedadea, ordea, sarreren prezioa eta antzerkia gazteei hurbiltzea izango da. Horretarako, % 50eko deskontua izango duten antzerki obra sorta bat aukeratu du Antzokiak, sarrerak leihatilan azken orduan erosten badituzte.Barakaldo Antzokiko Rakel Olallak eman du hartutako neurriaren berri.  Aukeratutakoen artean honako hauek daude: musikaren atalean, Khami eta Kalakan-en "Mugak" ;Tanttaka Teatroa-ren "Izoztutako haizea bezala" , antzerkiarenean;Dantzaz konpainiaren "Growing young", dantzarenean eta "Rhümia" eta "Pss Pss", zirku garaikidearenean. "Etapa berri honetan, hiriari hurbildu nahi diogu Barakaldo Antzokia, eta ez bakarrik ikusleei.  Barakaldoko herritar guztiak antzerkira hurbildu eta ikusle bihurtzeko aitzakia izatea nahiko genuke. Bai eta parte hartzea ere. Iritzia ematea, gustuko dutenaz mintzatzea, gauza berriak ikustera ausartzea. Gainontzeko deskontuak bere horretan jarraitzen dute, bai eta tarifak eta, batez ere, Barakaldo Antzokiaren Lagunentzako abantailak ere".Lópezek aurreratu duenez, bere helburuetako bat da "aniztasuna eskaintzea eszena-tokian eta ikusleen jakin-mina zirikatzea. Helburu bien arteko zubiak eraikitzea da, gure ustez, geure egitekoa. Alegia, zer eskaintzen dugun azaldu, eta ikusle bakoitzari ibilbide egokia iradokitzea".

"Barakaldo Antzokia espazio ireki eta anitza izan dadin nahi dugu, izen ospetsuak proposamen garaikideenekin txandakatuz eta familia osoko ikusleak eta abangoardiako aukera-bila dabiltzanak elkarrekin bizituz, dantzaren ondoren komedia eta zirkuaren ondoren musika datozenean. Begiak zabal-zabalik etortzea eskatzen diegu ikusleei, gustukoa dutena ikustera, jakina, baina baita, oraindik ezagutzen ez dituztenak deskubritzera ere", aurreratu du gerente berriak, urte amaiera arte antzoki barakaldarreko agertokia beteko duten ikuskizunak aletu aurretik (ikus eranskina).Programazioaren inaugurazio-saioan, sarrera doan

Antzerkia hiritarrei hurbiltzeko borondatea islatuko da azken urteotan lehenengo aldiz egingo den doako inaugurazio saioan, eta han, "programazioa zehatz-mehatz azaltzez gainera, ikusleek esateko dutena entzuteko asmoa dugu", aurreratu du Olallak. "AUPA QUARTET laukote barakaldarrak alaituko du saioa, jazzaren, funkaren, rockaren, sonaren nahiz flamenkoaren erritmoan. Ikusleak zutituko ditu, denboraldi berriari ongi etorria emateko", esan du.Barakaldoko alkateak eskerrak eman dizkio berriz ere Barakaldo Antzokiko Angel Asensiori, erretiroa hartu baitu. "Pertsonak joan egiten dira, baina gure Barakaldo Antzoki maiteak bizirik iraun behar du, eta denboraren eta pertsonen gainetik iraunarazi behar dugu.  Gaur, etapa berri bati, aukera bati, emango dio hasiera", adierazi du. "Gure babesa adierazi nahi diot gerente berriari, Udal osoa eta gobernu taldea alboan izango dituela adieraziz, eta, asko badira ere aurretik dauzkan erronkak, uste dugu, gure antzerkiaren ospea berreskuratzea eta antzerkia Barakaldoko bizitzaren egile nagusietako bat bihurtzea direla garrantzitsuenak". "Barakaldarrek beren antzokira itzuli behar dute, eta antzokiak kalera irten behar du gure hiriko gizarte-kultur programazioaren protagonista izatera", adierazi du.EranskinaAntzerkiaTestu-antzerkia izan da beti Barakaldo Antzokiaren programazioaren ardatz nagusietako bat, ikusleek hala eskatuta. Hiruhileko honetan, bi estreinaldi aurkeztuko ditugu Euskadin, bai eta berriki estreinatu diren bi ikuskizun ere. Horrela, gure ikusleek azken proposamenen berri izango dute.Euskadin estreinatuko dira, batetik, Sèbastien Thièry-ren "¿QUIÉN ES EL SR. SCHMITT?". Eszena-arloan sasoi onenean den sortzaileetako batek, Sergio Peris-Mencheta aktore eta zuzendariak, zuzentzen du bat-batean suspense-thriller bihurtzen den komedia harrigarri hau. Horrez gainera, Javier Gutiérrez eta Cristina Castaño aktoreek burutzen dute aktore-zerrenda.Bestetik, "Malvados de Oro" Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren koprodukzio bat. Pieza honetan, interprete bakarrak Urrezko Mendeko zital errukigabe eta liluragarri sorta bat ezagutzeko parada eskainiko digu, aldi berean erakutsiz nola bihurtzen den haietako bakoitza eta zer tresna baliatzen dituen horretarako. Aktore-lan fina, eszena-arloaren gailurrean den Daniel Albadalejok egina."Izoztutako haizea bezala" da hurrengo antzerki proposamena, eta Tanttaka Teatroak dakarkigu. Ikuskizuna Victoria Eugenian aurki aurkeztuko duen konpainia gipuzkoar ospetsuak itxiko du obra honekin abusuari buruzko trilogia. "Muxua/Un beso" eta "Giltzadun Etxea/ La casa de la llave" aurreko lanetan bezala oraingoan ere Fernando Bernués da zuzendaria.Heldu da azala ilustratzen duen obra. "Intesamente azules" obran, jatorri biografikoa duen istorio burutsu bat kontatzen digu antzerkigile eta akademiko Juan Mayorgak, irudimena, ametsak eta errealitatea nahasiz. Mundua beste kolore batez ikusten ausartzeko abentura zoragarriari buruzko metafora zentzugabea, arestian aipatu dugun César Sarachu barakaldarra protagonista duena.Dantza

Eta, antzerki eta dantzaren artean dugu "Circo de pulgas", Ana Vallésen marka nahasezina duen Matarile Teatroren azken sorkuntza. Eszena garaikidearen erreferente ukaezin bihurtu den konpainiak narrazio linealik gabeko proposamena aurkezten digu, elementu desberdinak ¿ dantzariak eta aktoreak, dantza-uneak berbaldi eta unean prestatutako instalazioak ¿ gainjarriz;hori guztiori emozioak iradokitzeko.Dantzaren alorrean, hiru proposamen dauzkagu: Valentziatik datorren Taiat Dansa-ren "Man Ray": Festival Grec-en koprodukzio bat, argazkilari surrealista ezagunaren eta bere musen arteko harreman fetitxista - bide batez, gizonezko artisten eta beren emakumezko modeloen artekoa - ardatz duena. Historian zehar emakumearen irudia, gorputza eta sexualitatea nolabait manipulatzen duten harremanak.Hurrengoa, Aukeran Dantzaren "Aukrean 20 urte": Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoa buru duen konpainiak, agertokietan ibilitako 20 urte luze ospatzen ditu. Gernika, Geltokia eta Maurizia hiru azken lanen atzera-begirakoa da, baina berrikusia eta eguneratua. Atala amaitzeko: "GROWING YOUNG". Janis Claxton, Daniele Ninarello, Itzik Galili eta Wubkje Kuindersma nazioarteko koreografo ospetsuek sinatu dituzte Dantzaz-en proposamen berri honetako lau saioak. Giza harremanak ikuspegi desberdinetatik erretratatzen dituzten argazki-segida bat.Musika

Musika atalari dagokionez, aurkezpen saioan izango dugun Aupa Quartet-ez gainera, Khami eta Kalakan izango dira gurean. Bi taldeek batera aurkeztuko dute "Muga" proiektu bakana, tradizioa eta modernotasuna, ikerketa eta jolasa uztartuz. Txalaparta, alboka edo txirularen antzinako hotsak planetako beste leku batzuetako musika-tresnekin nahasten dira, bai eta musika elektronikoaren elementuak itsasten ere.Familia osoari zuzendua

Arestian ere aipatu dugu ibilbide artistikoak prestatu nahi ditugula, ikusleek erraz bereiz ditzaten zein diren beren interesekin bat datozen proposamenak. Ildo horretatik, familia osoak gozatzeko moduko programazioa nabarmendu nahi dugu. "Rhümia", "Pss, pss" eta HÜMIA", "PSS PSS" eta "Óscar, el niño dormido".Genero eta estilo desberdinetan (clown, bentrilokia, luthier, kale artea, elkarrizketa absurdoa eta musika) aitzindari diren bost pailazo ditu protagonista "RHÜMIA" obrak. Zirkòlika 2016 Sarietan, Zirkuko Ikuskizun Onenaren saria jaso zuen itxaropena, barre egin beharra eta barrea eragitea goraipatzen dituen lan honek.Zirkutik gehiegi urrundu gabe, Baccalà konpainia suitzarraren proposamena dugu. Zinema mutuaren garaian inspiratutako bi pertsonaiek umorez jositako ikuskizuna aurkezten dute eszena-toki huts batean. Aktoreen trebetasun fisikoak harri eta zur utziko gaitu. Nazioarteko sari ugari jaso ditu ikuskizunak, baita Cirque du Soleil saria ere."Óscar, el niño dormido" ere saritua izan da: formatu handiko ikuskizun onenaren Feten Saria. Txotxongiloak, proiekzioak eta aktore lan eskerga uztartzen ditu El Espejo Negro konpainiak, koman den ume baten istorioa samurtasunez kontatzeko. Obra dibertigarri, harrigarri eta hunkigarria lortzen dute.Gabonetan, Gabonaldia programaren barruan, familia osoari zuzendutako jarduera gehiago prestatu ditu Udaleko Kultura Arloak. Esate baterako, "MUSUA" Pirritx, Porrotx eta Marimots-en azken obra.Gazteei zuzendua

Hastera goazen etapa berri honetan, gazteek beren aisialdi-aukeretan eszena-arteak sar ditzaten lortu nahiko genuke. Ez dugu, ordea, berariazko programazio bat prestatu horretarako; erakargarri gerta dakizkiekeen ikuskizun-aukeraketa bat egin dugu. Hona hemen guru proposamena: Musikaren atalean, Khami eta Kalakan-en "MUGAK" ;Tanttaka Teatroa-ren "IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA", antzerkiarenean;Dantzaz konpainiaren "GROWING YOUNG", dantzarenean eta "RHÜMIA" eta "PSS PSS", zirku garaikidearenean.

Esan bezala, aukeraketa bat da, eta, eskaintzen dugun beste edozein proposamenetara etorriz gero, pozarren egongo gara, noski!Jarduera paraleloak

Arestian esan dugu gure eginkizunetako bat informazioa zabaltzea eta ikusleak erakartzea dela. Horregatik, ikuskizunez gainera hainbat jarduera aurreikusi ditugu. Hiruhileko honetan, dantza izango dugu ardatz: bai kalea atereaz, bai konpainien topaketak sustatuz, bai eta dantzaldien aurretik hitzaldi txikiak emanez ere.Bestelako jarduerak

Amaitzeko, gogoratu, Rakel Olalla zinegotziak aurreratu duenez, aurrera jarraitzen dutela Eskola Antzerkiaren Kanpainak, Asteazkenetako Zinemak eta Udal Musika Bandaren eta Txistu Bandaren kontzertuek. Gainera, Barakaldoko elkarteek dantza eta musikaren alorrean antolatzen dituzten ikuskizunetako asko ere hartzen ditugu.

Secciones