bideo-jokoak

‘Wonder Boy’: klasiko baten gaurkotze arrakastatsua

Master System kontsolaren joko klasikoarekin berriz gozatzeko aukera paregabea dugu, grafiko berriztatuekin eta euskaraz

URTZI ODRIOZOLA (www.gamerauntsia.eus) - Lunes, 10 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 17:15h.

Adin batetik gorako irakurle askori ezaguna egingo zaizue Wonder Boy aipa-tzen badut. Zehazki esateko, Wonder Boy III: The Dragon’s Trap, sagako laugarren jokoa ekarri nahiko nuke gogora. Akzio abenturako plataforma joko hau 1989an argitaratu zuten. Sega-ko Master System kontsola klasikorako eta garaiko saga ezagunenetako baten parte izatera iritsi zen. Jokoak zeresana lortu zuen bideo-joko aldizkari ugaritan. Grafika koloretsu eta marrazki bizidunengatik goraipatua izan zen, baita soinu aniztasun handiko joko erakargarria izateagatik ere. Electronic Gaming Monthly etxearen Master Systemerako eginiko “urteko jokorik onena” saria jaso zuen 1989an. Beste batzuek, aldiz, Master Systemerako eginiko 8 bit-eko inoiz eginiko jokorik onenetako bat bezala deskribatu zuten.Arrakasta ikusita, ez da harritzekoa orduan haurrak ziren eta ondoren etorri diren bideo-joko garatzaileen artean nolabaiteko arrastoa utzi izana. Horrela, iaz, nostalgikoon gozamenerako, Lizardcube garapen etxeak jokoaren berrargitalpen edo remake bat plazaratu zuen. Jokoaren egitura aldatu gabe, baina guztiz itxuraldatuta, jokoa berriz bizitzeko parada eman digute. Grafikoki ikusgarria da aldaketa eta esan beharra dago: oso dotore gelditu da. Zer esan gehitu dizkioten efektu bereziei buruz. Nahiz eta izugarrikeria bat ez izan, ñabardurak alde handia egiten du.Horrekin batera, soinua ere zoragarria da. 1989ko joko originalaren melodiak errespetatu dituzte, baina, politono baten itxurako abestiak izatetik, musikari bikainek grabaturiko soinu banda bat edukitzera pasa da. Retro grafika eta musikak badute beren xarma, nola ez… baina aizue, garai berrietara ondo egokitutako joko bat bezalakorik ez dago!Baina Lizardcubeko lagunak ez dira horrekin bakarrik gustura gelditu. Joko originala genero ikuspegitik zaharkitua geratu da, Wonder Boy horrek mutil prestu bat baitzuen protagonistatzat. Ohiko aurreiritziak ziren, noski, bideo-jokoak mutilen-tzat ziren lehen eta heroi/printzeak ere mutilak izan behar. Adibide argia da Game Boy kontsolaren izena bera. Bada joko honen bertsio berrituan, Wonder Girl ere izan zaitezke. Eta ez hori bakarrik. Jokoan zauden bitartean botoi bat sakatze hutsarekin 1989ko bertsiora aldatzeko aukera ere jarri dute. Nostalgiko zaudenean botoi bat sakatu eta klik!, emulatzaile beharrik gabe Master System-eko jokoa izango duzu.Hainbat kontsolatarako argitaratu zuten jokoa: Nintendo Switch, PlayStation 4, eta Xbox One-erako lehendabizi. Eta ondoren ordenagailuetako, Windows, Mac eta Linux sistema eragileetarako. Esan daiteke garatzaile hauek ia denean pentsatu dutela orain. Bai, ia denean. Izan ere, ohi bezala, jokoa hizkuntza nagusietan bakarrik plazaratu zuten. Hala ere, zorionekoak izan gara eta hizkuntza berri gehiago onartzeko prestutasuna izan dutenez, Game Erauntsia-ko kideok jokoa osorik itzuli dugu euskarara. Ea laster katalanarekin batera ofizialki argitaratzen duten. Bitartean, Game Erauntsiaren webgunean daude itzulpenak eskuragarri.