HILAREN 16AN

Zeanuri eta Bedia arteko "Arratiako Ibaiertzetatik"IX. martxa egingo da

08:45ean hasiko da Zeanuriko plazatik, eta ez da beharrezkoa izango aurretiaz izena emotea20 kilometroko luzera eukiko dau –lau ordu, gitxigorabehera–, zailtasun bako ibilbidetik, eta adin guztietako personentzat daegokia

DEIA.EUS - Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:09h.

BILBO. Datorren domekan, hilaren 16an, Zeanuri eta Bedia arteko “Arratiako Ibaiertzetatik” IX. martxea izango da. Arratiako Udalen Mankomunitatearen jardueretariko bat da, Europako Mugikortasun Jasangarriaren astea ospatzeko.

Domeka honetarako Arratian antolatuta daukaten Herri-martxea Ibaizabal erreken ibaiertzean egingo da. Helburua da haraneko bidexkak eta oinez ibilteko bideak berreskuratzea, bai eta bertako auzo nahiz udalerrien arteko oinezkoentzako loturea be.

Martxarako ez da beharrezkoa izango aurretiaz izena emotea, eta 08:45ean hasiko da Zeanuriko plazatik. Guztira, 20 kilometroko luzera eukiko dau –lau ordu, gitxi gorabehera–, zailtasun bako ibilbidetik, eta adin guztietako personentzat da egokia. Igorren energia berreskuratzeko, hornidura-gunea jarriko da.

Antolatzaileek autobus-zerbitzua be aurreikusi dabe;izan be, autobusak 08:00etatik aurrera hainbat herritatik (Dimatik barne) etorritako personak garraiatuko ditu Bediatik Zeanurira, ibilaldiari ekiteko. Zerbitzuak 14:00etatik aurrera be funzionauko dau bueltarako, ibilbidea amaitutakoan Bedian egingo dan luntxaren ostean.

“Arratia Ibaiertzetatik” martxearen azken edizinoetan ehun persona inguruk hartu dabe parte.