Zirrikituetatik begira

Diaspora berria

Josu Torre - Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

PILOTA Federazioari esker izan nuen euskal diaspora ezagutzeko aukera bat, 2.000. urtean uste dut, hiru astebetez BBAA probintzian barne izan arren, hainbat kilometro egin ez ezik munduko Euskal Etxe garran-tzitsuentariokoak ezagutu eta bertan zeudenen kariñoa eta mirespenaz gozatu genuelako. Hiriburuko ‘Laurak Bat’ eta Necoechea-koak batik bat baina, izenik gogoratzen ez ditudan, beste leku eta herrietan ere zerutik jaitsiko aingeruak bezala hartu eta artatu gintuzten. Han zeundela jabetzeaz gain, gugandik zein hurbil dauden ere kontura-tzeko istoriotxo hau doatzue: Iratxe eta biok ordu batzuk hartu genituen Necoechean euskal kanta ba-tzuk idatzi eta holako komunikazio denda baten kopiak egiteko. Zein izango zen gure sorpresa, afal ondoren, paperak banatzen hasi ginenean, han zuenden denak Itoiz, Oskorri, Negu Gorria eta edozeinen abesti guztiak guk bezala ezagutzen zituztela ikustean. Lehen bitxikeria, dena den, Lur Ama-ko enbaxadoreok festa-jan-tziz hartu gintuztela ia 300 gazte eta helduek, gu txandalez, lotsa.

Aukera aparta, 1998.eko Mexikoko Pilota Mundialean DFko Euskal Etxean ikusi genituen EHn joka-tzen zeunden Autonomi Hauteskundeak, Donostia edo Zorno-tzako edozein txoko edo plazan bageunden bezala, ilusioz blai, esan nahi dut. 2004.ean New York-ekoan ospatu genuen Aberri Eguna ere, nerebizian gogoratzekoa. Duela 150 urte inguru EHtik hasi zen emigratzearen irudi polit horiek izan ditu gogoan Lehendakariak, herenegun, lehenbizikoz burutu den Euskal Diaspora-ren egunean. Horiek eta Hego Amerikan urte luzaz eredu eta eragile izan eta gero gaizki pairatzen dabiltzanak eta, kontrako ildoan, urteotan gurera datozenei egin behar diogun arreta. Dena ere, errespetoz.

Dena den, hutsune nabarmenik izan zuen Urkulluk larunbateko hitzaldian. Batetik, USAn dauden Boise edo Renoko Unibertsitateak ez aipatzea, 1960, 1970 eta 1980 hamarraldietan xisterako pilotariak EHra dibisa gehien ekarri zuten jarduera izan zela. Eta zinez larri eta latzagoa, XXI. mende honetan 30.000 bat gazte bikainek, diaspora berria egin dutela Europa eta Asian.