GORABIDE EGUNA 2018

Gorabide elkarteak bere 56. urteurrena ospatu du Azkuna Zentroan

Adimen-desgaitasuna duten pertsonen integraziorako diharduen elkartea da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Iñigo Pombo Gizarte Ekintza Saileko zinegotziak eta Bizkaiko eta Euskadiko erakunde nagusietako ordezkariek bat egin dute “GORABIDE EGUNA 2018” egunarekin eta Gorabide Elkarteak –adimen-desgaitasuna duten pertsonen integraziorako diharduen elkartea da- bere 56. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan parte hartu dute.

Deia - Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 13:46h.

BILBO. Gaur goizean, jardunaldiaren inaugurazioan Alkateak gogoratu du bere helburua dela Bilbo inklusiboa bultzatzen jarraitzea, beste tresna batzuen artean, Politika Sozialen aldeko Itunaren bidez;“Itunean premiarik handienak dituzten edota gehien sufritzen duten eta babesik ez duten pertsonen premietatik eta arazoetatik hurbilago egoteko Bilboren oinarriak jarri genituen, Bilbo kohesionatuago, humanoago, solidarioago eta atseginagoaren oinarriak. Gure helburua argia da: Bilbo izan dadila pertsonak ardatz hartzen dituen hiria, izan dadila hiri atsegina pertsonekin”.

Gorabideko saioko hitzaldien gai nagusia adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizimoduaren kalitatea eta proiektuak izan da;bada, horren harira, Juan Mari Aburtok adierazi du “erakundeek garatzen dituzten politika guztiek gizartea osatzen dugun pertsona guzti-guztien, kanpoan inor utzi gabe, bizimoduaren kalitatea izan behar dute leitmotiv. Gure eginkizuna da pertsonen bizimoduaren kalitatea hobetzea, pertsona guzti-guztiena”. Gaur arratsaldean, Elkarteko familiak elkartzen direnean ere aztertuko da bizimoduaren kalitatearen gaia.

Era berean, Juan Mari Aburtok boluntarioen lana gogoratu nahi izan du: “prestazioetan eta gizarte-zerbitzuetan urteak dira Estatuan aurre-aurrean gaudela…. Bilbo, Euskadi orokorrean, gizarte-egoera ahuleko taldeekiko solidaritatearen eta laguntzaren eredu da… Baina erakundeak ezin gara bakarrik joan;izan ere, zuen –elkarteen-, boluntarioen eta administrazioaren artean osatzen dugun sare hori gabe ezingo litzateke ezer egin. Euskadik sare publiko-pribatua eta besteen alde euren denbora eskaintzeko prest dauden ehunka pertsonek osatzen duten giza-ondasuna dauka laguntza eskaintzeko. Aurrerantzean ere, berdin jarraituko dugu…”