irailaren 16an

Mugikortasunaren Europako Astea bizikleta-ibilaldia herrikoiarekin hasiko da eta mugikortasunaren azokarekin bukatuko da

Areatzatik eguerdiko hamabietan abiatuko da bizikleta-ibilbidea eta leku berean amaituko da herriko kaleetatik ibili ondoren

Bilbok jarraian hemeretzigarren aldiz hartuko du parte aurten Europar Batasunak eta Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak sustatzen duen MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAN. Gure hiriko enpresa, erakunde eta hedabide askoren laguntzari esker izango da posible parte-hartze hau.

Deia - Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 13:57h.

BILBO. MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA igandean (irailak 16) hasiko da aurten Bilbon, eguerdiko hamabietan Areatzatik abiatuko den bizikleta-ibilaldi herrikoi batekin emango baitzaio hasiera;bizikleta-ibilaldi hori leku berean amaituko da ordu eta erdi geroago, gure hiriko kaleetatik ibili ondoren. MUGIKORTASUNAREN ASTEAN, kamisetak banatuko zaizkie parte-hartzaileei, eta opariak zozketatuko dira.

Aste osoan, hainbat hitzordu izango dira, eta asteburuan emango zaio amaiera, hilaren 21etik 23ra arte, orduan Mugikortasunaren Azoka egingo baita Erripa Kaian. Mugikortasunaren Azokaren barruan, Bilbobus Gunea izango da, eta han ezarriko dira umeentzako jarduera gehienak, musika-eremu bat, food truckak, ibilgailu jasangarrien erakusketa bat eta erabilera askokoa izango den karpa zentrala.

MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA irailaren 16tik 22ra arte egiten da urtero, baina aurten 23ra arte luzatuko da;hau da, domekara arte. Aste horretan, agintariak garraio jasangarriaren aldeko neurriak hartzera eta sustatzera bultzatzen dira eta herritarrak gonbidatzen dira automobila erabili beharrean beste alternatiba batzuk probatzera.

Lehen aldiz 2002an egin zenetik —Autorik Gabeko Eguna egiten zen ordura arte—, MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAren etengabe handituz joan da urtez urte, bai Europan, bai munduko bazter guztietan. 2017an, kanpainak parte-hartzearen markak hautsi zituen: Europako 2.526 herri eta hiri.

Edizio bakoitzean, MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAk gai zehatz bat hartzen du ardatz, betiere mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duena. «Mix&Move» da aurtengo gaia, “Konbinatu eta mugitu”.

BIZIKLETA-IBILALDI HERRIKOIA IRAILAREN 16A, IGANDEA

Aurten, Areatzatik irten eta Areatzara helduko da familientzako bizikleta-ibilaldi herrikoi hau, eta guztira hamabi kilometroko ibilbidea egingo da aparteko aldatsik gabe. Izen-ematea doakoa izango da, beti bezala, eta goizeko 10etan hasiko da Areatzan. Parte-hartzaile bakoitzari kamiseta bat jasoko du opari gisa. Irteera eguerdian egingo da, hamabietan.

2018ko bizikleta-ibilaldi herrikoiaren ibilbidea hau izango da: Bide Nagusia, Elcano, Deustuko Zubia, Agirre Lehendakaria, Elorrieta eta, ondoren, buelta. Amaiera Areatzako Pasealekuan izango da, eta han bizikletak eta maillotak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.

Ibilbidean, txirrindulari taldea berriz biltzeko hiru gune izango dira: Euskadi plaza (joatean), Elorrietako biribilgunea (Andaluzia plazako parkea) eta, berriro, Euskadi plaza (itzultzean). Bizikleta-Ibilaldi Herrikoiari honako hauek lagundu diote: Euskadi Fundazioa, Orbea, Decathlon eta Etxe-Ondo.

Ibilbidea: 12,3 km. Areatza-Plaza Biribila-Moyua plaza-Euskadi plaza (lehenengo taldekatzea)-Deustuko Zubia- Elorrieta (bigarren taldekatzea)-Morgan kalea-Madariaga etorbidea-San Felicísimo plaza- Agirre Lehendakaria-Deustuko Zubia-Euskadi plaza (hirugarren taldekatzea)-Máximo Agirre-Bide Nagusia-Moyua plaza-Plaza Biribila-Buenos Aires kalea-Ernesto Erkoreka-Areatza.