topaketak urriaren 15ean eta 16an izango dira

Industria Ondarearen Europako epizentroa bihurtuko da Bilbo hilabete honetan

XXI. mendeko industria ondarearen gizarte-balioa lurralde garapenaren faktore gisa hausnartu eta aztertzeko baliatuko diren topaketak antolatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak adituen nazioarteko batzorde batean parte hartuko du Industria Ondarea kudeatzeko lan-ildoak lantzeko. Batzordea urriaren 15ean eta 16an antolatuko da eta jardunaldi batean sarrera librea izango da.

EP - Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 11:43h.

BILBO. Ondarearen Europako Urtearen harira, eta Bizkaiko Zubia martxan jarri zenetik 125 urte bete direnean, Bizkaiko Foru Aldundia, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Bilboko Portua eta Bizkaia Zubia batu egin dira XXI. mendeko industria ondarearen gizarte-balioa lurralde garapenaren faktore gisa hausnartu eta aztertzeko baliatuko diren topaketak antolatzeko.

Lehenengo topaketa urriaren 15ean garatuko da, 9:00etan, Bilboko Arte Ederren Museoan. Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak gaiaren inguruko munduko hainbat herrialdetako (Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Txipre, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Lituania, Luxemburgo, Herbehereak, Norvegia, Polonia eta Errumania) adituak bilduko dituen jardunaldiaren irekieran parte hartuko du.

Bizkaiko Foru Aldundia lantaldeko zati aktiboa izango da. Lantalde horretan, Kulturako zuzendari nagusiak lurraldearen garapenerako faktore gisa kultura ondareak duen gizarte-balioari buruzko alderdiak aurkeztuko dizkio Batzordeari.

Urriaren 16an, bestalde, publikoarentzako irekia egongo den "Hitzen zubi bat eraikitzen: industria ondarearen gizarte-balioa" izeneko saioa egingo da Barakaldoko Ilgner eraikinean, sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Jardunaldi horretan Marta Uriarte Bizkaia Zubiko zuzendari nagusiaren hitzaldia egongo da, non zubiaren 125 urteko bizitza aurkeztuko duen. Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak, bestalde, kultura ondarearen balio publikoaren inguruan hitz egingo du. Gainera, ‘Eraldatzen ari diren gizarteak’ mahai-ingurua egingo da;bertan, Ars Civilis elkarteko Cristina Gutiérrez-Cortinesek ‘Industria espaziotik industria-kultura ondarera’ aurkezpena egingo du, Sustapen Ministerioko Sonia Hernándezek ‘Kultura eta industria ondarea Espainiako Hiri Agendan’ gaiaren inguruan jardungo da, UNESCOko Oriol Freixak ‘Kultura ondarea eta hiriko etorkizuna’ aurkeztuko du eta Industria Ondarearen Euskal Elkarteko Javier Puertasek ‘Industria ondarearentzako bizitza berri bat’ aurkeztuko du.

Interesdunek izena eman dezakete helbide elektroniko honetara idatziz: info@turinea.com edota telefono honetara deituz: 944967717