Uribe-Txorierri-Mungialdea

Ardozaleek topaleku aparta izango dute domekan Sondikan

Eguerdi osoan zehar Enologia Eguna ospatuko da Goiri plazan

Oier Pérez - Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

sondika - Euskal kulturan berebiziko garrantzia daukan edaria da ardoa. Bertoko herrietako nekazaritza eta jai herrikoietan paper oso esanguratsua jokatzen du mahats zuku honek, bere tantatxoek zabaltzen duten aniztasun guztiaren barnean. Horrenbestez, oso arrunta da herri euskaldunetan ardoarekin lotutako ekitaldi desberdinak aurkitzea.

Kasu honetan, Sondika izango da ardoaren inguruko goiz bat antolatuko duen udalerria, izan ere, igande honetan, urriak 14ean, Udaletxeak eguerdi osoan zehar ospatuko den Enologia Eguna antolatu du, 12:30etatik eta 15:00etara artean ospatuko dena. Bertara hurbilduko diren sondikarrek, eta kanpoko biztanleek ere, ardo mota ugari dastatzeko aukera izango dute. Landuko diren modalitateen artean aniztasun handia aurkituko dute bertaratutakoek;esate baterako Bizkaiko txakolina, ardo errioxarra, Gaztela eta Leoikoa, ardo nafarra eta abar luzea. Gainera, Sondika aldeko ekozileek e egindako ardoak ere egongo dira dastagai. Lezamako Malgarte Txakolina eta Larrabetzuko Gorka Izagirre Txakolina, halaber.

Ardo berezi hauek dasta-tzeaz gain, hauen inguruko hainbat informazio interesgarri ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Ahora eramango dituzten mahats zukuen inguruko barietateen datuak eta euren tratatzeko modua ere bai. Ardo koparen salneurria sei eurokoa izango da, eta honekin batera, hiru dastaketa egiteko aukera izango da. Izan ere, dastaketa bikain bat nola egin erakutsiko zaie ardoa gustoko dutenei. Gainera, ardo aniztasunaz gozatzeaz gain, koparen erosketarekin modalitate desberdinetako sei botilla bateratzen dituen kutxa bat irabazteko zozketan parte har-tzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

ETXEKO PRODUKTUAK Enologia Egunaz jabetuta, Sondikako saltokiak biltzen dituen elkarteak, Sondika Bertonek alegia, udazkeneko produktuak dastatzeko egitasmoa antolatuko du Izakinen Merkatua izenpean. Bertan, herriko produktuak oso prezio merkean erosteko aukera izateaz gain, izan ere outlet merkatua izango da, herrikob dendek eskaintzen dituzten produktuak hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dute azokara hurbiltzen direnek.

Azken finean, domeka eguerdian Sondikako Goiri plazara hurbildutako pertsonek etxeko produktu eta ardoetaz gozatzeko abagunea izango dute, udalerriak igande goiz aparta aukeran emateko dituen plan askotariko bat izango delarik. Gainera, bazkari berezi eta koadrila edo familia ospakizunetarako produktu sorta etxera eramatea posible izango dute bertaratzen direnek.