Euren helburua lortu dute

Bilboko Ingeniaritza Eskolako taldeak Motostudent lehiaketan hamargarren postuan bukatu du

Bilboko Ingeniaritza Eskolak lehiaketara eraman duen motoak 15 ikaslek eraiki eta diseinatutakoak dira

Bilboko Ingeniaritza Eskolako taldeak hamargarren postua lortu du Nazioarteko Moto Student lehiaketan. MotorLand Aragón Zirkuituak hartzen du txapelketa asteburu honetan Teruelen. Bilboko Ingeniaritza Eskolak eraman duen motoak ikaslek eraikitakoa emaitza onenak lortu du.

DEIA - Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 12:11h.

BILBO. Bilboko Ingeniaritza Eskolak lehiaketara eraman duen motoak 15 ikaslek eraiki eta diseinatutakoak, lasterketako probatan lortu ditu emaitza onenak, eta baita mekanikan eta azelerazioan ere. Horrela, entrenamenduetako gehieneko abiadura testetan eta azelerazioan seigarren postua lortu du;lasterketan zazpigarrena izan da;mekanikaren ebaluazioan zortzigarren lekua izan du;eta karrerako denbora onenari eta sailkapeneko denbora onenari dagokienez, bederatzigarrena izan da.

Azpimarratu behar da, baita ere, taldea 20 lehenengoen artean sailkatu dela epaimahai teknikoak ebaluatu dituen ia gainerako kategoria guztietan: 10. lekua izan du Diseinu Onenaren atalean;13.a gymkhana proban;16.a proiektu industrialean;eta 18.a Berrikuntzan.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ordezkariek oso modu positiboan baloratu dute MotoStudent lehiaketako V. edizio honetan izan duten partaidetza, ondo baino hobeto bete baitute lehenengo 10 taldeen artean sailkatzeko zuten helburua.

Gidariaren lan bikaina

Azpimarragarria da, baita ere, sailkapenean Eskolako taldearen aurretik egon diren talde gehienak probara gidari erdi-profesionalekin joan direla, Espainiako edo Italiako abiadura txapelketa nazionaletan aritutako gidariekin, hain zuzen ere. Horrela, taldeak balioan jarri gura izan du Mikel Aragunde gidariaren lana, mekanikaria lanbidez, eta Iparraldeko Txapelketako probatan bakarrik parte hartutakoa. Askoz ere esperientzia handiagoa zuten lehiakideei aurre egiteko gaitasuna erakutsi du.

Ingeniaritza Eskolako ikasleek 25.500 euroko aurrekontua izan dute ekimena aurrera ateratzeko. Babesleen artean honakoak ditugu: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Ekintza udal erakundea, EHU, Ingeniaritza Mekanikoko, Makinetako eta Motor termikoetako, eta Ingeniaritza Elektronikoko Departamentuak eta Hi-Sport Motos eta Promoto sozietateak.